28 septiembre al 06 octubre 2007. Donostia

REVOLUTIONARY BROTHERS Donostiako bi anai dira musika beltzaren jarraitzaile sutsuak, eta bere musikaren elkargunea erritmo jamaikarrak dira.
Musikarekiko beraien harremana gazteetatik datorkie eragin desberdinetatik, garrantzitsuena beren gurasoen 60-70-ko pop-rock viniloen bilduma. 1997-ko udan Jamaikako musikara hurbiltzen dira The Wailers-en 5 minutu baino gehiagoko Natural Mystic-en bertsioarekin.
Hemendik aurrera musika honekin harremana estutu egiten da beraien Reggae Sound System bereiziakin, non beste estiloak jorratzen dituzte Soul, Jazz, Funk, Latin Brasil, Hip-Hop, Un Styles…
Revolutionary Brothers bere erritmoak 2007-ko Urriak 4-ean aurkeztuko dituzte Donostikluba Festibalean Gazteszena aretoan 20.30-tan
Grant Marshall a.k.a Daddy G aspalditik Bristol Soinua bezala ezagutzen denaren aita espirituala moduan hartu genezake. Dub, Reggae, Funk, Disko eta Hip-Hop kutsua duen soinu lasaia Masivve Attack, Smith&Mighty, Tricky eta Portishead talde garrantzitsuenak izanik.
15 urte baino gehiagoetan mundu guztian bere aztarna utzi duen soinua. Daddy G bere aita da, berak egin baitzuen Wild Bunch Sound System nondik Masivve Attack sortu ziren. Mushroom eta 3D-kin batera Daddy G ezinbesteko partaidea eta ahots nagusienetako bat zen.
Taldeko partaidea baino lehen DJ bezala ezaguna zen. 10 urtekin Mixtapes-ak egiten zituen bere arrebaren mutil DJ-aren eraginpean. 1980-an Bristoleko Dj gazteenetakoa zen, eta bere izena musikara hurbiltzeko modu eklektiko bat bezala ezagutzen zen. G-k pintzatzen zuen jaietan NY-eko azken punk,funk eta diskoa etzuten zen eta kanpotik ekarritako rap,soul eta reggae-a. Wild Bunch Sound System egin zenean Daddy G bertan oso ezaguna zen. Bere Dj Set-ak famatuak ziren bere aukeraketa eta nahasteko moduagatik, baina ere mikroarekin egiten zituen gauzengatik.
“DJ-Kicks” sailertako bere diska kaxan ondo bilatu zuen: Aretha Franklin, rocksteady, Studio One-eko reggae, Foxy Brown, The Meters, Tricky, Massive Attack Mos Def-ekin, Badmarsh and Shri, Les Negresses Vertes, Nusrat Fateh Ali Khan eta Paul Oakenfold. Badaude diska ilunak jartzea gustatzen zaien DJ-ak eta beste aldetik bere diska gustokoenak jartzen dituztenak, Daddy G azkengo hauetakoa da, dudik gabe.
Daddy G bere diska “DJ Kicks” Donostikluba Festibalean aurkeztuko du 2007-ko Urriak 4-ean Gazteszena aretoan 22:00-etan.

Giorgio Bassmatti multinstrumentistak festibal honetan bere azkenengo aparteko ikuskizuna (zuzenean errepikatzen ez direnak) aurkezten du. “.” izen finituarekin, Bassmatti-k zazpi pekatu kapitaleen etxetiar, amultsu, low-fi eta xamurra den bertsioa emango digu, euskeraz eginiko kontzeruan.
"." bere ikuskizuna Donostikluba Festibalean aurkeztuko du 2007-ko Irailaren 29-an Gazteszena aretoan 23.00-tan.

Tulsa izenpean Miren Iza-ren unibertsoa daukagu, Gipuzkoarra (Hondarribia 1979) musikan bere lehenengo urratsak “Elektrobikinis” riot girls taldean eman zituelarik ingleses abestutako punk-rock eta surf –arekin.
2002-garren urtean “Elektrobikinis” banandu egiten dira eta orduan da Miren Iza-k gazteleraz abestiak egiten hasten denean, arimaren barruak agertzen dituztenak, eta Alfredo Niharra gitarrarekin kontzertuak ematen ditu, non bere ahots urratua –espaniar poparen berezienetakoa- azala tentetu eta ahaztutako zauriak irekitzen dituen.
Miren Iza-ren agerrera magnetikoa, biluztu emozionalekin zugana iristen den kantagile eta abeslaria, folk-Rock kutsua duten partiturekin handitu egiten da Alfredo Niharra, getxoko gitarjole honenetarikoa, Miguel Guzman (gitarra), Alberto Rodriguez (bajo) eta Galiziar baterijolea den Gabriel Marijuan-ekin.
“Solo me has rozado” bere diskan (urteko garrantzitsuenetarikoa) egun ilunak, mina eta kamusada aurkitu dezakegu, baita bere kontzertu hunkigarrietan ere.
Tulsa “Solo me has rozado” bere diska aurkeztuko du Donostikluba Festibalean 2007-ko Irailaren 29-an Gasteszena aretoan 23:50-etan.

Deluxe Xoel Lopez-en proiktu musikala da. Bere lehenengo diska atera zuenetik (Now What You Had Thought) 2001-an, Deluxe pop independientearen erreferentzian bihurtu da.
Bigarren lana (If thing Where To Go Wrong,2002) usteak bete zituen, zuzeneko zoragarri eta bere taulen gaineko karismarekin. Zazpi abestiko mini album baten ondoren (We Create,We Destroy,2003), 2005-eko udaberrian Deluxe bere hirugarren diska atera zuen gazteleraz abestutakoa (Los Jovenes Mueren Antes De Tiempo), Rolling Stone aldizkarian urteko diska honena bezala hautatua. Orain bere lan berriarekin dator “Fin De Un Viaje Infinito” eta bere lehenengo singlearekin “Colillas En El Suelo”.
Deluxe “Fin de un viaje infinito” aurkeztuko du Donostikluba Festibalean 2007-ko Irailaren 29-an Gazteszena aretoan 1.00-etan.
Norman Blake eta Francis McDonalds Power pop-eko talde nagusienetariko baten partaideak dira, “Teenage Fanclub”.
Norman Blake y Francis McDonald bere set-a Donostikluba Festibalean aurkeztuko dute 2007-ko Irailaren 29-an Gasteszena aretoan 2:30-etan.

Delco-ren EP-a globo zunda bat izan bazen, “hemen gaude esanez”, Beautiness zerutik eroritako mateoritoa da. Hamaika meteorito. Iraupen zehatzarekin. Diska Stopped Clocks-ekin hasten da, abesti biribila gero etorriko dena azaltzen diguna. A Good Place-rekin jarraitzen du. Klasikoen usainarekin eta sofan ezertzen zara hau merezi baitu. Zure bi belarri, bi beso eta bi zangoak merezi ditu. Horma zuria begiratzen geratzea merezi du. Eta zure hanka geldiezinak sentitzea. Eta beste bat. Hiru lehergailu jarrailean, hiru t’erdi baino gutxiagokoak, laburtasuna dakitenen ondarea delako bakarrik.
Eta "Out Of Tune", hemengo Wilco batzuk bezala. Ikasgaia ikasita. Gupidagabeko sekzio erritmikoa. Erloju baten moduan. Ezinbesteko obra. Errepide zuzenak eta eskua lehiatilan. Gurpilak bueltaka. Mugitzen gara. Eta ez duzu gidatzeari utzi nahi. Zatitutako zoriontasun momentu bat. Dena bere lekuan dagoela dirudi. Gelditzen diren errepikak. Eta bapatean Death. Ryan Adams. Hunkigarria, motza geratzen den izenlaguna da behar gabe erabiltzen delako. Ez oraingoan. Hey,hey hau jarrraitzen du. Ez dago arnasa hartzeko astirik. Norbaitek eskatu ote du? Someone Delcoren atal lasaiena azaltzen digu. Baina Yours maybe-n zorroztutako gitarrak datozte berriro. Bukatzeko, TM hartu eta hipnosi moduko egoera batean usten gaitu. Egokiena berriro hasteko.
Delco Beautiness Donostikluba Festibalean aurkezten dute 2007-ko Urriaren 05-an
The Sunday Drivers gure herrialdeko pop artistek kontatu ahal duten abenturarik zoragarriena bizi izan dute.
Toledoko sei mutil hauen istorioa 99-an hasi zen lau bakarrik zirenean:
Jero Romero (ahotsa,akustika), Miguel de Lucas (baxua), Carlos Pinto (bateria), eta Fausto Perez (guitarra)… bi urte geroago Rock Indiana beraien lehenengo diska kaleratu zuen, taldearen izen berberakoa. December Producciones fitxatu zituen zenbait festibaletan parte hartu eta gero (Lemonpop,Esparrago…) eta Villa de Bilbao-n finalistak izan ondoren, The Sunday Drivers Benicassim 03-an prentsa eta ikusleak txunditurik utzi zituen.
Hurrengo diska etortzekotan zen eta 2004-ko Ekainean “Little Heart Attacks” kaleratu zen, Julian Maeso (teklatuak) eta Lyndon Parish galestarra (konponketak) taldean zirelarik.
Uda hori lanpetutak eta gogor ibili ziren, festibal ezberdinetan parte hartu zuten eta FIB-en berriro arrakasta lortu zuten ikuslegoaren artean. Udazkeneko bira uda arte luzatu zen Espainiako hiri gehienetan joaz. The Sunday Drivers famatuak egiten ziren einean data gehiago zituzten bere egutegian, eta festibal nabarmenetan taldeburuak bezela agertu ziren Metrorock, Sonorama, Contemporanea…, nazioartean ere Transmusicales Rennes-en adibidez non bost kontzerturik onenen artean hautatu zituen musika kritikak.
Nazioarteko jauzi garrantzitsua izan zen eta diska Frantzia, Bélgica, Suiza, Holanda, Grezian… kaleratu zen, gainera Frantzian 11 datetako bira egin zuten eta Espainian hogeikoa (besteen artean Wilco eta Paul Weller-ekin joaz).
“On my mind” singlea, nazioarteko hit bihurtu zen, eta Bso bezala erabili zen (el juego de la verdad) espainian eta (Penelope “holliwood”ekoan) nazioartean.
Honen ondorioz 30000 diska saldu zituzten Europan…(Impala sales 2006 saria irabazita).
Baina epealdi berri bat iristen da eta “Tiny Telephone” (2007 Apirilaren 16) urteko disko garrantzitsuena bezala agertzen da… San Franciscon grabatua diskoko izen berbera duen estudioan, non Deth Cab For Cutie edo Nada Surf-en diskak grabatu diren Brad Jones-en (Josh Rouse, Bobby Bare Jr) gidaritzapean. Bide berriak irekitzen dira the Sunday Drivers-entzat “Tiny Telephone” apirilaren 24-an Frantzian (naive) eta Grezian (Sony bmg) kaleratzen baita, eta Naive-k Alemania, Belgika, Holanda, Italia, Suiza eta Eskandinabian banatuko dute gero bira egiteko Europan eta Espainian zehar.
The Sunday Drivers “Tiny Telephone” Donostikluba Festibalean aurkeztuko dute 2007-ko Urriaren 05-an Gasteszena aretoan 23:00-tan.

Dudarik gabe “Alegato Meridional”, Grupo de Expertos Sol y Nieve taldearen lehenengo diska luzea, hegoalde eta eguardiaren aldeko hitzaldia da, etxetiarra guztiz: harmonian elkar bizi den pertsonena eta lekuena. Diska pixkanaka grabatu zuten Pablo Sanchez-ekin El Refugio Antiaereo-an, etxean, Juan Rodríguez eta Manuel Ferrón (abesti guztien egileak, “Dejame vivir con alegria” Vainica Doble-ena benerazioatik eginiko bertsioa; “La balada de buscando mi destino”, Roger Mcguinn-en “The ballad of easy rider”-en bertsioa country ukitu berezia duena, espaineraz abestuta, eta “Sureños”, miretsi duten Silvio-rena ez ezik) bizitza bizitzeko eta ulertzeko modu bat islatzen duena eta Victor Lapido, Antonio Lomas eta Miguel Lopez-ekin konpartitzen dutena. Kalitatea dagoela ikusten da.
Hegoaldea, iparretik hegora, jaia eta mina, hausnarketa, intimismoa eta ironia; Sustraiak, azalean ere: Granadako Fajalauza zeramikaren birkreazioa, eskuz egindako ispiritua duena, etxetiarra, Alegato Meridional bat bezala.
Grupo de expertos sol y nieve “Alegato Meridional” Donostikluba Festibalean aurkeztuko dute 2007-ko Urriaren 06-an Gasteszena aretoan
Aintzineko tresneria elektroniko merkea, bi aspaldiko Casio sintetizadore edo Yamaha teklatu zahar bat erabiliaz, taldea dantzatzeko rock estilo berri batera hurbiltzen da, oso erritmikoa, momentuko talde batzuen modukoa edo hazi egin ziren taldeekin zer ikusia duena, beraiek CASIO-PUNK deitzen dutena. Hemen ez da ezer programatzen edo pregrabatzen.
Bere hitzetan etorkizuneko sexua, 80-etako aktore ahaztuak bere lekuan jartzeko saiakerak, Chimo Bayo eta Bacalao musica gogoratu ironiaz, XXI mendeko ez-gizakien identitate falta, grisetan sartuak, moda, eta komunikazio falta ageri dira.
Mendetz “Mendetz” Donostikluba Festibalean aurkeztuko dute 2007-ko Urriaren 06-an Gasteszena aretoan 23:00-tan.
Peter Hook eta bere New Order-eko lagunak “Blue Monday” 1983-an kaleratu zutenean disko musikaren mundua herdoiltsuagoa zen. Orduko zalantzazko musika arloan aurrera pauso ausart hau 80-90-eko dance musikako produktoreak inspirazio moduan erabili zuten, eta New Order eguneko idoloeek musika aintzindari bezala hartzen dituzte.
New Order-eko baxujolea bezala Peter Hook-ek soinu berri honen sorkuntzaren barruan egon zen. Eta bi hamarkadeetako kalitatezko musika bere kaxan eramanda Peter Hook plateren atzean ahaztezinak diren set-ak antolatzen ditu.
Bere estiloan musikaren generazio bat definitzen dituen abestiak agertzen dira non dance eta indie musikak nahasten dira mugak puskatuz.
Luxu bat. Joy Division eta New Order-eko baxujolea talde hoietako nahasketa hoberenak hurbilduko dizkigu non pop, house eta 80-etako baxu nabarmenenak entzungo ditugu. Pop-aren historia eta klubeko dantzakin zita.
Peter Hook Donostikluba Festibalean egongo da 2007-ko Urriaren 06-an Gasteszena aretoan 1:30-etan.
Espainiako indie musikako Dj-etaz hitzegiten denean askok dira gau bat bestearenn atzean jendea dantzan jartzen dutenak. Baina dudarik gabe, Dj Amable ezagunena da, hogei urte eman ondoren musika independientearen eszenari musika jarriz pop, rock eta elektronika (gutxiagotan), beteriko sesiotan.
Dj Amable Donostikluba Festibalean arituko da 2007-ko Urriaren 06-an Gasteszena aretoan 3.00-etan.